Maiatzaren 9an, Lehen Hezkuntzako ekodelegatuak Europa Parkeko urmaela ikustera joan ziran. Bertan izan eben zain Gorka. Honek, parkeen zein urmaelen nondik-norakoen garrantzia azpimarratu eutsen, eta bide batez ikasleek, zomorroen hotela ikusi eta landare inbaditzaileen barri be jaso eben. Ikastolara bueltatutakoan ekodelegatuek ikasitako guztia azaldu eutsien gelakideei.
0 Comentarios
Apirilaren 11n Otxarkoagan izan zan Eskolen Arteko Forora Begoñazpi Ikastolatik Maider Portuondo (LH 5. maila) eta Gaizka Pereira (LH 6. maila) joan jakuzan. Forora joan baino lehen auzotik ibili ziran bertan egon daitekean kutsadura akustikoa neurtzen.
Foroan , emaitzak eta ondorioak beste ikasle batzuekaz partekatzeko aukera izan eben. Hamaiketako osasuntsu eta ekologikoaren ostean, taldeka, areto nagusian batu eta ataratako ondorioak partekatu ebezan.Haz clic aquí para editar. DBHko 1go mailako ikasleak ortua diseinatzeaz arduratu dira eta aste hontan haiek proposatutakoa martxan jarri dogu. Ikerketa proiektua deitutako irakasgaian, ortua berrantolatzeaz arduratu behar ziran eta horrekin lan bat egin. Aurkeztutako lanen artean hiru izan ziren aukeratuak eta proposatutako ideiak martxan jarri doguz DBH1go mailako ikasleen laguntzagaz. Ortu barria ikasten jarraitzeko aukera paregabea eskeintzen deusku! Aste hauetan LH-ko 6. mailako ikasleak gela desberdinetatik pasatu dira sciencen egindako energiari buruzko proiektuak aurkezten. Energiaren inguruan berba egiteaz gain, energia aurrezteko aholkuak eman deuskuez eta jolas desbardinen bidez ikasitakoa birpasatu dogu. Eskerrik asko eta lur planeta zaintzen jarraitu! Udazkena da gure urtaroa eta HH-ko ekodelegatuekaz batera sarrera atontzen ibili gara. Zelako artistiask gure ekodelegatuak! Urriaren 17tik 19 ra 14 ikaslek osotutako Euskal delegazioa Estatuko IV CONFIT-ean parte hartu eben, haien artean Begoñazpi Ikastolako Natalia Solaun eta Markel Herrera. Bertan, tailer desbardinen bidez, estatuko hainbat ikaslegaz erlazionatzeko aukera euki eben. Bi ibilbide egiteko eukera euki eben, bat Alcaraz herrian zehar eta bestea inguru naturaletatik. Azken egunean landutako eta ikasitako guztia aurkeztu behar izan eben, aurkezpen paregabeak entzun genduzan! Bizipen ikaragarriak motxilan eta denbora luzez iraungo daben lagunak agurtuta etxera bueltatzeko unea heldu da.Haz clic aquí para editar. DBH-ko ikasle batzuk IRAES21 proiektuan parte hartzen egon ziren aurreko urtean zehar. Ikasturteari amaiera emoteko Euskal Confitera (lur planeta zaintzeko gazteen konferentzia) lau ikasle joan ziren eta hortik estatu mailan egiten dan Confitera joateko Begoñazpi Ikastola aukeratu eben. DBH 2. mailako Natalia Solaun eta Markel Herrera izango dira urriaren 17,18 eta 19an Alcarazera (Albacete) joango direnak, zorionak talde guztiari egindako lanagaitik! |
eskola jasangarriairaes 21eskola agenda 21 |